| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • Stop wasting time looking for files and revisions. Connect your Gmail, DriveDropbox, and Slack accounts and in less than 2 minutes, Dokkio will automatically organize all your file attachments. Learn more and claim your free account.

View
 

ARTIKULUA: PIAGET-en TEORIA JOLASEN IKERKETAN

Page history last edited by PBworks 13 years, 9 months ago

HASIERA


 

 

PIAGET-en TEORIA JOLASEN IKERKETAN

 

 


 

 

Piaget-en ustez, haurren adimena ingurunera egokitzeko era bat da; eta jolasa haurra eta ingurunearen arteko erlazio bat.

Jolasa asimilazio prozesu bat da, non gizabanakoak "harrapatzen" duena bere aurretiko esperientziarekin erlazionatzen duen, horrela bere beharretara egokituz. Jolasa hasiko da asimilazioak moldatze unea gainditzen duenean. Jokuak umeen garapen intelektualerako ezinbesteko tresna dira eta baita haien ingurua behatzeko garrantzitsuak ere. Gainera, haurrak hauen bidez egitura mentalak eraiki eta garatzen ditu.

Piaget-ek jolasen egituran oinarritutako sailkapen bat proposatzen du, prozesu mentalen bilakaera jarraitzen duena. Hona hemen jolasen sailkapena:

 

JOLASEN ETAPAK

Jolasak hiru etapetan banatzen dira: sentsoriomotoreak, aurre-eragiketazkoak eta azkenik eragiketa zehatzen etapa.

 

Jolas sentsoriomotoreak edo ariketazkoak (0-2 urte)

 

Haurrek egindako mugimendu gehienak urte tarte honetan jolas bihurtu ohi dira, asimilazioaren bidez errepikatzen direnean. Umeak bere mugimenduak eta pertzepzioak koordinatzen ikasten duenean, jolasa mugimendu hauen errepikapen bihurtzen da. Gaitasun motoreak menperatzen dituen heinean eta zentzumenekin mundua ezagutzen duen bitartean plazerra sentitzen du, jolasen bidez.

 

Jolas sentsoriomotorearen etapak

1) Erreflexuak: erreflexuen bidez sortutako mugimenduak ez dira jolas kontsideratzen.

2) Lehen mailako erreakzio zirkularrak: ekintzen errepikapena ematen da. Umeak bat-batean ateratakoa errepikatuko du, geroago jolasa izango dena.

3) Bigarrena mailako erreakzio zirkularrak: ekintzak nahita errepikatuko ditu. Ekintzak eginez gozatuko du, bera delako eragilea eta objektuetan eragiten duena.

4) Bigarren mailako eskemak koordinatzea: lehenengo jokabide adimentsuak sortzen dira. Adib: zuzenean lortu ezin dituen objektuak lortzeko saiakera.

5) Hirugarren mailako erreakzio zirkularrak: haurra esperimentatzen hasiko da.

6) Baliabide berrien asmakuntza: manipulaziotik irudikapenera pasatuko da.

 

Aurre-eragiketen etapa (2-6 urte)

 

Etapa honetan errepresentaziozko pentsamendua sortzen da eta honekin batera joku sinbolikoa. 2 urteko haurra egozentrikoa da, sinboloa bezalaxe. Urte tarte honetan umeak berak eskema sinbolikoak egin ordez, beste objektu batzuei aplikatuko dizkie sistema sinboliko horiek. Horrela, etapa sentsoriomotorea utzi eta errepresentazio independentearen haisera gertatuko da.

Hiru urtetik aurrera joku sinbolikoa aberasten da, irudimenarekin batera. Honek, hiru motatako konbinazio ludiko sortuko ditu:

1. Konpentsazioazko konbinazioa: umeak errealitatean egin ezin duena egiten du.

2. Konbinazio likidatorioak: egoera desatseginak konpentsatzeaz gain, hauek asimilatu eta gainditzen ditu sinbolikoki errepresentatzean. Adib: "medikuetara jolastea".

3. Aldez aurretiko konbinazioak: kasu honetan bere ekintzaren emaitzak aurreratzen ditu.

 

Etapa honetan Piaget-ek bere "Teoria Egozentrista" aipatzen du. Bere ustez, joku sinbolikoak pentsamendu egozentrikoa errepresentatzen du, errealitatea deformatzen duelarik. Teoria honen arabera, umeak errealitatea bere beharretara egokitzen du eta prozesu honetan pixkanaka errealitate hori asimilatuz doa. Haurra behin eta berriz nagusien mundu sozial eta ezezagunera moldatu behar da, munduaren arau eta interesak arrotzak egiten zaizkiolarik. Gainera, ulertzen ez duen mundu fisiko batean murgildu behar da. Hortaz, gehienetan ez ditu bere Nia-ra behar afektibo eta intelektualak asetzen. Horren ondorioz, errealitatea bere Nia-ra asimilatzen du, eta hori jolasen bidez burutuko du.

Haurra errealitate fisiko eta sozialera moldatzen den heinean, gero eta deformazio gutxiago egiten ditu; eta mundua bere Nia-ra asimilatu ordez, pixkanaka bera da errealitatera hurbilduko dena. Beraz, 2-4 urte bitartean haur jolasen sorkuntza emanten da. Urte horietan banakako jokuak aurrera eramaten dira, sinbolismo egozentriko batetik. 4-7 urte bitartean, aldiz, taldeko jolasak nagusitzen dira eta sinbolizazioa imitaziozko errepresentazio bihurtu.

 

Jolas arautuak (7-12 urte)

 

Araututako jolasak 7-12 urte bitartean agertzen dira. Beren ezaugarria honakoa da: jolasak arauak ditu eta hauek bete ezean, falta bat sortzen da.Arauak erlazio sozialak egotea ahalbidetzen du eta baita taldeak ezarritako erregularitate bat ere. Etapa honetan haurrak kooperazioa-txapelketa ulertzen hasiko da eta modu objektiboago batez pentsatu eta lan egingo du.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.